Parot doktrinari buruz ariko dira Onintza Ostolaza eta Mariano Ferrer
197/2006 doktrinari buruzko hitzaldi bat emango dute etzi, 19:30ean, Reina aretoan. Gaian adituak diren bi pertsona eseriko dira: Onintza Ostolaza abokatua eta Mariano Ferrer kazetaria. Lehenengoak azterketa juridikoa egingo du, eta bigarrenak, berriz, azterketa politikoa. Naroa Iturri ariko da aurkezle lanetan.
Hitzaldia Estrasburgoko auzitegia Ines del Rioren auzia aztertzeko bilduko den hurrengo egunean egingo dute.