Larunbatetik iganderako goizaldean pasatuko da Korrika Oiartzundik (01:32tik aurrera). Aurretik, baina, giroa berotzen hasteko hainbat ekimen antolatu dituzte Intxitu AEK Euskaltegiak eta herriko hainbat eragilek. Atzo aurkeztu zuten egitaraua Intxixu AEK-ko kideek, eta hainbat ikaslek (aurtengo protagonistak dira).

Hauxe da egitaraua:
Etzidamu, martxoak 22, ostirala
- 15:00etatik 16:30era. Korrika txikia, Irubideko biribilgunetik hasita. Bukatzeko, txokolate jatea izango da, parte hartzaile guztientzat, herriko plazan.
- 17:00etatik 19:00etara. OKA jolasa, 6-12 urteko haur eta gaztetxoekin, herriko plazan. Abaraxka ludotekaren eskutik.
- 19:00etatik aurrera. Korrika gaztea, Elizalde auzoko kaleetan zehar. Bukatzeko, parte hartzaile guztientzat afari-merienda izango da Kontzejupean.
- Jarraian. Txalaparte tailerra, Kontzejupean. Herri Musikaren Txokoaren eskutik.
Larunbata, martxoak 23
- Egun guztian zehar. Korrika tonbola. Herriko tabernetan txartelak salgai jartzeaz gain, saridunei sariak banatu ahal izateko postua jarriko dute herriko plazan. Euro baten truke, honako sariak izango dira: plazako tabernetan edariak eta jatekoak: AIZU aldizkariak, liburuak, agendak, Korrikako abestien CDA, ardo botilak, osasun tratamenduak, herriko dendetan erosketa bonoak, museoetarako sarrerak, gosariak, arropa, zartagink, ile mozketak, jatetxeetarako otorduak, termetarako sarrerak, litxarkeria poltsak, asteburupasak, herriko dendetako produktuak…
- 12:00etatik aurrera. Mutxikoak, herriko plazan.
- 12:00etatik aurrera. Ttak-en eta herriko Irrien Lagunak taldearen eskutik, haurrentzako jolasak: muralak margotzea, familientzako uskaraokea, dantza…, eta afari merienda, herriko plazan.
- 18:30ean. Elkar Hazi taldearen aurkezpen emanaldia: antzerkia, udaletxeko areto nagusian.
- 20:00etan. Bertso clown emanaldia, Iñigo Izagirre, Jokin Uranga eta Iñaki Gurrutxaga bertsolariekin.
- 21:00etan. Korrika afari-omenaldia, Girizia elkartean.
- 22:00etatik aurrera. Follow the fight taldearen kontzertua, Kataxulo Gaztetxian.
- Gauean zehar. Euskaraokea, Makutxo tabernan. Talde eta bikote onenentzat sariak izango dira.
- Korrika pasatu aurretik. Eskualdeko musikariek kamioi batean eskualde guztia alaituko dute.
- 01:32etik aurrera. 18. Korrika Oiartzungo auzoetan barrena ibiliko da.
Oiartzun Irratiaren kronika
Oiartzun Irratiak, Korrika txikian eta gaztean zuzeneko konexioak egingo ditu. Horrez gain, larunbat goizean irratsaio berezia egingo du.
Ibilbidea, kilometroz kilometro
Martxoaren 24an goizaldeko 01:32ean (martxoaren 23tik 24rako goizaldean, larunbatetik iganderakoan) Oiartzunen sartuko da Korrika Errenteria-Oreretatik. Fanderiako biribilgunetik sartuko da, eta Gurutzetik aterako da Irun aldera. Hau da ibilbidea:
- 01:32. Fanderiako biribilgunea.
2470 kilometroa A (Fanderiako biribilgunea): Sortu.
2470 kilometroa B (Bidebitarte sagardotegia): Aldeguna elkartea.
- 01:39. Saltokiko biribilgunea.
2471 kilometroa A (Saltokiko biribilgunea): Tajo enpresa.
2471 kilometroa B (Saizar lantegiaren parean): Niessengo langileak.
- 01:45. Intxixu erretegiaren parean.
2472 kilometroa A (Intxixu erretegiaren parean): Oiartzo.
2472 kilometroa B (Ibarreren hasieran): Kataxulo Gaztetxian.
- 01:50. Ibarreko gasolindegian.
2473 kilometroa (Ibarre ondorengo baserria): Elizalde eskola.
- 01:54. Kamiyo baserriaren aurrean.
2474 kilometroa (Kamiyo baserriaren aurrean): Haurtzaro ikastola.
- 01:59. Bidegorriko gurutzean.
2475 kilometroa A (Bidegorriko bidegurutzean): Herrira.
2475 kilometroa B (Kiroldegiko sarreran): Intxixu AEK.
- 02:04. Haurtzaindegi zaharraren partean.
2476 kilometroa A (Haurtzaindegi zaharraren parean): Ttur-ttur.
2476 kilometroa B (Landetxeko parkinaren sarreran): Etxerat.
- 02:09. Herriko plazan.
2477 kilometroa A (Herriko plazan): Udala.
2477 kilometroa B (Izagirretarren etxearen parean): Auzokalte elkartea.
- 02:14. Sein baserriaren parean.
2478 kilometroa (Sein baserriaren parean): Carrefour.
- 02:21. Bizardia elkartearen parean.
2479 kilometroa A (Bizardia elkartean parean): Bizardia elkartea.
2479 kilometroa B (Iriso ondorengo bidegurutzea): Antiju Morik.
Igandea, martxoak 24
- 10:00etan. 18. Korrikaren bukaerara, Baionara. Bertara joateko, eskualdeko autobusa egongo da. 10:00etan aterako da Manuel Lekuona Bibliotekaren pareko autobus geltokitik. Txartelak Intxixu AEK Euskaltegian bertan daude salgai: 5 euro balio dute txartelek langabe eta ikasleentzat. 10 euro gainontzekoentzat.