'Wert legea' izango dute mintzagai Trintxerpen
Imanol Zubizarretak Espainiako Gobernuak hezkuntzan egin nahi dituen aldaketen gaineko hitzaldia emango du bihar (asteartea), 19:00etatik aurrera Trintxerpeko alkateordetzan; Wert legea bezala ere ezagutzen dira erreforma horiek. Baikarako koordinatzailea da Zubizarreta, Gurasoen Elkarteen Federazioa da Baikara.