Union Txiki taldearen bazkaria egingo dute apirilaren 27an
Errenteria-Oreretako Union Txiki futbol taldeak 42 urte beteko ditu aurten, eta hori ospatzeko bazkaria egingo dute, apirilaren 27an, Egi-Luze sagardotegian. Union Txikin ibilitako jokalari, entrenatzaile, zuzendaritzako kide eta zale guztiak daude gonbidatuta bazkarira. Bertan parte hartzeko 40 euro sartu beharko dira Euskadiko Kutxako kontu korronte zenbaki honetan: 3035 0011 26 011 0 127558.
Dirua sartzerakoan norberaren izena eta abizena zehaztu beharko dira. Horretarako azken eguna apirilaren 22a izango da. Informazio gehiago honako telefono zenbakira deituta jaso daiteke: 670 20 53 52.