Sorturen Oreretako Herri Kontseilua aurkeztuko dute bihar
Errenteria-Oreretan ere hasiko du bere ibilbidea Sortuk, eta bihar, hain zuzen, aurkeztuko dute Oreretako Herri Kontseilua 18:00etan, Beraungo Pablo Sorozabal plazan. Sortuk aurreratu duenez, ekitaldi xumea izango da, eta herri kontseiluko lantaldea aurkezteaz gain, eta argazkia aterako dute.