Hamargarren garaipena lortu du Ohorezko Erregional Mailako Oiartzunek, jarraian. Eta noren, eta Irungo Real Union taldearen kontra (2-0). Oiartzuarrek, gainera, zazpi partida daramatzate golik jaso gabe.
Larunbatean, hasieratik ikusi zen partida gogorra eta bizia izango zela, eta hala izan zen. Bi taldeek argi zuten zer zegoen jokoan. Lehen zatian, nor baino nor etengabean aritu ziren, eta eraso jokaldi politak ikusi ziren bi ateetan. Irundarrek, oiartzuarren langara ere bota zuten baloia, behin.
Bigarren zatian, baina, oiartzuarrak euren indarra inposatzen hasi ziren pixkanaka. Futbol ona egin zuten, eta hamar minutura, Aritz Bereziartuak lehen gola sartu zuen, Eñautek egindako erdiraketa on bati esker. Irundarrak saiatu ziren gola sartzen, baina Oiartzunen defentsak bere lana egin zuen. Bigarren gola partidaren bukaera aldera iritsi zen, Ibai Lekuonaren eskutik.

Jokaldi horretatik etorri zen bigarren gola.
Oiartzuarrek lider jarraitzen dute, beraz.

Oiartzuarrak, garaipena ospatzen