Ostiralean bukatu zen Pasaiako II. Musika Ganbera Musika Astea. Pasaia Musikalek astearen balorazioa egin du, eta nabarmendu du Musikeneko ikasleek maila “bikaina” azaldu dutela astelehenetik ostiralera egin ziren bost kontzertuetan, eta horrez gain, ikusleen harrera ere “oso ona” izan dela: “Ia egunero bete dute Trintxerpeko alkateordetzako areto nagusia”. Hortaz Pasaia Musikaleko kideak pozik agertu dira astearen bilakaerarekin, eta aldi berean eskerrak eman dizkiete Musikeneko kideei. Ondoko irudia ostiraleko azken kontzertukoa da.