Kableak lur azpira sartuko dituzte
Gaur goizean hasi dira
Gabarrari kaleko lanak. Lau hilabete iraungo dute eta 1,1 milioi euroko aurrekontua izango dute. Juan Mari Altuna Zerbitzuetako zinegotziak azaldu duenez, azken bi urteetan hiriko beste auzoetan egin diren lanen antzera burutuko dira: “Helburua azpiegitura ia denen berriztatzea da, bai herriarenak diranak baita konpainia pribatuenak ere, airetik doazen kableak ere lur azpitik pasako direlarik. Hortaz gain, lurra ere aldatuko da, Hondarribian zehar burutzen ari diren berriritartzeen erizpide berdina jarraituko delarik. Jakin badakigu obra guztiek beti molestiak sortzen dituztela, baina inguru honek aspaldian zuen hobetzeko beharra, eta ia orain denen artean lan ona egiten dugun”.