Lezamako Txapelketan (Bizkaia) finala jokatu dute asteburuan, Promesa Mailan. Agirre (Burlata, Nafarroa)-Ander Imaz (Oiartzun) bikoteak 12-22 galdu du, Goizuetako (Nafarroa) Apezetxearen eta Azpeitiko Aizpururen kontra. Txapeldunordea da, beraz, Imaz oiartzuarra.
Ander Imaz, urdinez.
GRAVN Txapelketa
GRAVN Txapelketa ere jokatzen ari dira Oiarpeko pilotariak. Asteburuan, Gazte Mailan binaka eta trinketean, Azpiroz-Flores oiartzuarrek (Gipuzkoako Selekzioa) 40-24 irabazi diote Arabako selekzioari.
Gazten Mailako finalerdietan, ohiko pilotalekuan, Andoni Ugalde oiartzuarrak (Gipuzkoako Selekzioa) 22-3 irabazi dio Amurrioko Murgari (Arabako selekzioa).