Jaizkibelgo suteaz argibideak eskatu ditu PSE-EEk
PSE-EEren Eusko Legebiltzarreko taldeak, joan den asteko asteburuko Jaizkibelgo sutea dela eta, argibideak eskatu dizkio Ana Oregi Jaurlaritzako Ingurumen sailburuari, eta galdetu dio ea harremanetan jarri den gaiaren gainean ardura duten erakundeekin, “Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Pasaiako Udalarekin”, erretako zonaldea biziberritzeko, “Natura 2000 Sarean dagoenez balio ekologiko handiko zonaldea delako”. Joan den asteburuko sutean 50 hektarea erre egin ziren, mendiko iparraldeko magalean, itsasotik tontorrera.