Ipuin kontaketa egingo dute bihar Mendelun, Ikas-Jolas programako haurrentzat
Bihar, asteartearekin, ipuin kontaketa saioa izango da Mendeluko Eguzki elkartean, auzoan abian den Ikas-Jolas proiektuaren barruan. Hondarribiko Udaleko Prebentzio Komunitarioko kale hezitzaileek antolatu dute saioa eta Zuriñe Darceles hondarribiar boluntarioak lagunduko die. Emanaldia Ikas-Jolas proiektuan izena emanda duten haurrei zuzenduko zaie.