Diplomak jaso zituzten gazteak
14-15 urteko gazteen artean hizkuntza ohituretan eragiteko egitasmoa da 2daide, baina hortik harago ere doa proiektua, gazteekin prestakuntza eta elkartasun zerbitzuak lantzen dituelako. Pasaiako 2daiden laugarren ikasturtean daude murgilduta. Hala, horren harira, ekimena egin zuten joan den ostiralean Antxoko Kultur Etxean, eta elkartasun zerbitzu horien barruko lehen ekimena izan zen: 2daideko gazteak barrutiko erretiratuekin bildu ziren proiekzio bat aurkezteko, meriendatzeko, eta dantzatzeko.
Aldi berean, ekitaldiaren barruan, hizketaldiak egin zituzten Urtxintxako —ekimena koordinatzen du elkarte horrek— nahiz 2daideko gazteek. Amaia Agirregabiria alkateak ere ekarpenak egin zuen, eta gainera diplomak eman zizkien egitasmoaren barruan lanean ari diren gazteei. Ondoko PDF artxiboan daude horiek esandakoak. Hartara, honakoak dira diplomak jaso dituztenak:
- Naia Otegi Eguzkiza
- Jon Goya Mendia
- Aitor Altuna Ruiz de Egino
- Amaia Soto Calvo
- Naila Barbon Soto
- Ainhoa Cabrerizo Idiazabal
- Olaia Gerendiain Ruiz de Gauna
- Leire Yaniz Lopez
- Iraitz Jauregi Tolosa
- Eneko Sagrado Etxenike
- Urtzi Urdanpilleta Garcia
- Manex Gondat Unzalu
- Marene Garcia Pastor
2daideren ekimeneko hizketaldiak