Euskal Ligan jokatzen duen La Bacaladera Hondarribia taldeak sailkapeneko azkena den Trapagaran garaitu zuen asteburuan (23-32) eta Urdulizen aurretik jarri da. Azken lau partidetatik hiru irabazi dituzte, eta beste bat berdindu, eta hamaikagarren postuan jarri dira, bederatzigarren postutik puntu bakarrera.
Gainera, aurkari zuzenek baino partida bat gutxiago jokatu dute hondarribiarrek, Corazonisten aurka jokatu beharrekoa, eguraldi txarragatik suspenditu zena. Partida horretan irabaziz gero, eta daramaten bolada ikusita ez litzateke harritzekoa, 20 punturekin jarriko litzateke Hondarribiko taldea, zazpigarren postutik bi puntura.
Lehen itzulia hamaika punturekin bukatu zuten hondarribiarrek, baina kosta egin zitzaien puntuak pilatzea. Zortzigarren jardunaldian hiru puntu besterik ez zituzten eta jaitsiera postuetan zeuden, Trapagaranekin berdinduta. Sailkapeneko azken bien aurkako garaipenek arnasa hartzeko aukera eman zioten taldeari eta bigarren itzuliaren hasieran falta zitzaien konfiantza hartu dute, eta sailkapenean gorago egon beharko luketeela erakusten hasi dira.
Euskal Liga. Sailkapena
- 5. Atez ate Usurbil. 24 puntu.
- 6. Estudios GIS El Pilar. 23 puntu.
- 7. Soraluze. 22 puntu.
- 8. Escolapios. 21 puntu.
- 9. Gure-Auzune. 19 puntu.
- 10. Corazonistas. 19 puntu (partida bat gutxiago).
- 11. La Bacaladera Hondarribia. 18 puntu (partida bat gutxiago).
- 12. Urduliz. 18 puntu.
- 13. Indupime Basauri. 5 puntu.
- 14. Trapagaran. 3 puntu.