Rentoksek ezin izan du etxean jokatzearen abantaila baliatu ahal izan, Atletico San Sebastianek irabazi du Kadete Mailako Gipuzkoako Softbol Liga. Final aurrekoetan gutxiagatik, baina galdu egin zuen txapeldunaren kontra 5-6. Finalean Lazkaori irabazi zion. Beraz, txapeldun Atletico San Sebastian izan zen, txapeldunorde Lazkao, hirugarren Rentoks eta laugarren, OBB Orio.
Ana Cuesta Rentoksen entrenatzailearentzat “pena” izan zen final aurrekoetan galtzea, azkenean, “gutxigatik” izan zelako. Denbora kontra izan zutela adierazi du, ohikoa baino laburragoak izan zirelako partidak, 45 minutukoak.
Hala ere, “giro ezin hobea” izan zela adierazi du, eta jende ugari animatu zela softbol partidak ikustera.
Hurrengo zita Espainiako Txapelketa izango d, maiatzaren 10, 11 eta 12an, Orion.