Noain, goizeko bisitan azalpenak ematen
Hondarribiko Ondarearen Aldeko Elkarteak (HONDAE) antolatuta, Hondarribiko arkitektura garaikidea ezagutzeko bisita gidatua egin dute gaur goizean. Santiago Noain Maura arkitektoak gidatu du txangoa eta berrogeita hamar lagun inguruk izan ditu ibilbidean lagun. Noainek XX. mendeko zabaltze prozesuak aztertu ditu
in situ, 1920 urtean Butroi pasealekuko murrua eraiki zenekoa eta urte batzuk geroago itsasoari Puntal auzoa kendu zitzaionekoa.