Donostia eta Oreretako dokumentalen Lupa Mostraren seigarren edizioa egingo dute aurten, hilaren 27tik 31ra. Bost egunetan zehar proiekzioak (22 ez-fikzio film), otorduak, topaketak, mahai inguruak… izango dira. Errenteria-Oreretako Mikelazulo Kultur Elkartearen eta Donostiako Banda Bat Elkartearen ekimena da Lupa.
Errenteria-Oreretan, bertako Zintzilik Irratiaren historiari buruzko
27 urte ez dira ezer filmaren proiekzioarekin hasiko dute mostra, 27an. Bestalde, berritasun bat iragarri dute: Oreretako ikastolarekin egingo duten emanaldi berezia. “Ikastolako gazteentzat proiekzio berezi bat egingo dugu Alfredo Torrescallesen
Flores de la Frontera filmarekin”, jakinarazi dute.
Urtero bezala, proiekzioak doan izango dira, eta filmak egileek beraiek aurkeztuko dituzte. Egitarau osoa,
hemen ikus dezakezue.