Lepoxi enpresan hitzarmen kolektiboa adostu dute, greban 11 egun eman ondoren
Lezoko Lepoxi enpresako langileek, lan baldintzak mantentzea eta hitzarmen kolektiboa adostea lortu dute, 11 egun greban pasatu ondoren.
ELA sindikatuak jakinarazi duenez, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean ostegunean publikatu zuten enpresa horren lehen hitzarmen kolektiboa (metalaren alorrean). Hala, langileen baldintzak “bermatuta geratzen dira eta ez diete Lan Erreforma aplikatuko”.
13 langileak eta ELA sindikatuak “balorazio oso positiboa” egin dute akordioaz. Horrez gain, sindikatuak nabarmendu du langileek ohartu behar dutela “erreala dela enpresa txiki eta ertainetan negoziatzeko aukera”. Sindikatuaren iritziz, kasu honek argi utzi du “Lan Erreformaren ondorioei aurre egiteko bide bakarra langile borroka organizatua” dela.