Leka Eneak erakustaldia eman du Cartagenan eta lider jarri da
Mahai teniseko Gizonen Superdibisioan jokatzen duen Irungo Leka Eneak 0-4 irabazi zuen atzo Cartagenan, liga bigarren postuan bukatzeko urrats handia emanez. Gainera, CajaSur Priego liderrak San Sebastian de los Reyes taldearekin berdindu zuen Madrilen (3-3) eta, irundarren esku utzi dute lidergoa. Priegok partida bat gutxiago jokatu du eta, hortaz, lehen postua berreskuratu dezake, baina denboraldia amaitzeko geratzen diren sei partidetan edozer gertatu daiteke. Gertatzen dena gertatuta, historiako denboraldia onena egiten ari da Irungo taldea.