Giro ona eta prezio hobeak. Hori da gaur Zuloaga kalean jarri duten Stock azokara hurbildu direnek aurkitu dutena. 11:30ean ireki dute eta 20:30ak arte ez dute itxiko. Bihar, igandearekin, ordutegi bera izango du aurten lauagarren ekitaldia betetzen duen pagotxen merkatuak. Higer Merkataritza Elkarteak antolatzen du eta, herriko dendariez gain, kanpoko zenbait saltzaile gerturatu dira Hondarribira, iragan denboraldiko soberakinak prezio baxuan saltzeko. Denetik eros daiteke: moda, osagarriak, zapatak, haur eta gazteentzako arropak…
Eguraldi ona probestuta, jende asko hurbildu da Zuloaga kalean jarri duten Stock azokara