'Werten legea' sakonago ezagutzeko hitzaldia emango dute
Imanol Zubizarreta Baikarako koordinatzaileak LOMCE legea, Werten legea izenarekin ere ezaguna, zertan datzan azalduko du datorren asteartean (hilak 19). Trintxerpeko alkateordetzan izango da hitzaldi-eztabaida, 19:00etatik aurrera. Ezker Anitza-IUk bertara azaltzeko animatu die herritarrei.