Jaizkibelgo sutearen inguruko azalpenak eskatu dizkio PSE-EEk Ana Oregiri
Ingurumen Batzordeko eta Lurraldeko Politikako bozeramaile sozialista Natalia Rojok Jaizkibelen piztutako sutearen inguruko datuak jakin nahi dituela adierazi du eta horretarako Ana Oregi Ingurumen sailburua azalpenak eskatu dizkio. Erretako guneak errekuperatzeko neurriak hartuko dituen eta Pasaiako Udalarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin harremanetan jarri ote den galdetu dio.
Sutea joan den larunbatean piztu zen, Pasaiako aldean. Rojok azaldu duenez, Gipuzkoako ekologia elkarteek Fiskaltzari Jaizkibelgo sutea ikertzeko eskatu diote, “hiru sute piztu zirelako eta nahita eragindakoak izan daitezkeelako”.