Independentzia eta demokrazia hizpide izango dituzte Trintxerpen
Hilaren 20an Joseba Ariznabarreta Orreaga Iritzi Taldeko kideak Independentzia da demokraziaren abiapuntua izeneko hitzaldia emango du Trintxerpeko alkateordetzan. 19:45ean hasiko da eta gazteleraz izango da.
Ariznabarretak hitzaldian esango duenaren aurrerapen bat egin du: “Nortzuk izan dira demokrazia sortu dutenak? Biolentziaren bidez independentzia lortu eta bermatu izan dutenak. Baina, zer egiten dute gero horiek’ Bere genesia, bere biolentziaren bidezko sorrera hori alde batera uzten dute, bere nagusitasuna eta inperialismoa bermatzeko. Soilik izaten dituzte kontuan demokraziaren prozedura hutsal bezain formal batzuk. Estali egiten dute beraiek bere garaian lortu izan duten eta mantentzen duten demokrazia horretan estatu-nazio bat dagoela eta estatu-nazio hori biolentziaren bitartez sortu dela”.