Igandea zinema eguna da Amute-Kostan
Etzi, igandearekin, Capitanes intrépidos filma emango dute Amute-Kosta auzo elkartearen egoitzan. 17:45ean hasiko da eta sartzea libre izango da denentzat. Victor Flemingek 1937. urtean zuzenduriko abentura filma da; Spencer Tracyk lehen Oscar saria irabazi zuen filman egindako lanari esker.