Gure Esku Errenteria-Oreretako euskalgintza Korrikarekiko konpromisoa adierazteko eskatu die herritarrei, eta hala, ekimenak iraun bitartean, Korrikaren txapa gainean eramatera animatu ditu herritar guztiak. Horrez gain, Korrika zer den azaltzeko hainbat hizkuntzatan dokumentu bat atera du.
Bestalde, Artaxonan kilometro bat egitera aterako da Gure Esku taldea. Igandetik astelehenerako gauean izango da, 04:00etan.
Gure Eskuk euskararen erabilera normalizatzea du helburu.
Korrikaren azalpena, bost hizkuntzatan