Errenteria-Oreretako Don Bosco formazio institutuak hirugarren urtez DB Sariak antolatu ditu, DBH, Batxilergo eta Lanbide Heziketako ikasleen sormena lantzeko. Bi sari nagusi deitu dituzte: III. ProiektuON saria (proiektu zientifiko teknologikoen ingurukoa) eta II DBBBots mikrorrobotika lehiaketa. Dagoeneko lanak entrega daitezke, eta horretarako azken eguna maiatzaren 18a izango da.
Hirugarren ekitaldian berritasun bat izango da Proiekton Sarian. Izan ere, kontuan hartu beharko dute teknologiaren demokratizazioa: “Teknologia dagoeneko ez da enpresa edo formazio zentroen eszenatokia soilik, edozein pertsonak sartu, garatu edo asma dezake proiektu interesgarriren bat”.
Izen emateko edo informazio gehiago eskuratzeko:
www.fpdonbosco.com.