'Bypass' filma emango dute gaur Itsas Etxean, euskaraz
admin
Bidasoa
Bypass filmeko fotograma bat
Gaur arratsaldean Itsas Etxea Auditoriumak euskarazko zinemari lekua utziko dio. Bypass film luzea emango dute, 20:00etatik aurrera. Sarrerak ordubete lehenagotik erosteko aukera izango da, 3 euroan. 2012an Patxo Telleriak eta Aitor Mazok zuzendutako komedia erromantikoa da. Bartzelonan eta Erandion (Bizkaia) grabatua, Hodeiak margotzeko makina filmaren ondoren, zuzendari bikotearen bigarren filma da. Grabatzerakoan Nemekitepá hautatu zuten filmaren izenburutzat Jacques Brelen Ne me quitte pas abestian oinarrituta, baina estreinaldirako izena aldatu zioten, eta Bypass titulatu zuten. Sinopsia: Xabi (Gorka Otxoa) Bartzelonan bizi da neskalagunarekin (Barbara Goenaga). Egun batean, Maria (Sara Cozar), bere adiskide bat, hilzorian dagoela eta berarekin maiteminduta dagoela esaten diote. Orduan, Xabik erabakitzen du Mariari maite duela esatea, bere lagunaren azken egunak gozoagoak izan daitezen. Baina kontua da ezusteko albiste horri esker Mariak ustekabean sendatzea lortzen duela eta Xabirekin harreman formala izan nahi duela. Medikuek Xabiri esan diote edozein albiste txar hilgarria izan daitekeela Mariarentzat, eta, orduan, harekin maiteminduta dagoen itxurak egiten jarraitzea erabakitzen du.
Fitxa teknikoa
Izenburua: Bypass.
Urtea: 2012.
Iraupena: 98 min.
Zuzendariak: Aitor Mazo, Patxo Telleria.
Gidoia: Patxo Telleria.
Aktoreak: Gorka Otxoa, Barbara Goenaga, Sara Cozar, Mikel Losada, Itziar Atienza, Aitor Mazo, Unax Ugalde…
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.