'Bat-batean' emanaldi berria aurkeztu du Jon Martinek
admin
Bidasoa
Oskar Estanga, Migel Mari Elosegi Luze eta Jon Martin bertsolariek agerraldia egin dute goizean, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturgunean. Bertan, Bat-batean izeneko proiektu berria aurkeztu dute, esperimentatzea oinarri duena.
Bat-batean bertso saioa da, baina musika saioa ere bat. Bertsolariak bat-batean ariko dira bertsotan, lekuaren arabera. Horrez gain, musikaren melodiaz eta erritmoez lagunduta ariko dira. Musika aldez aurretik aukeratuta egon arren, gitarra zuzenean joko du Estangak eta bertsoak, aipatu bezala, momentukoak izango dira.
Estangak azaldu duenez, oinarrizko formatu bat du emanaldiak, orokorra edo oinarrizkoa izango dena: bi bertsolari, gitarra eta grabatutako musika. Baina, deitzen dieten lekura moldatuko dira: “Izan litezke 3-4 bertsolari, gai jartzailea hasieran ez dugu jarri, baina eskatzen badigute… tokiaren arabera ere intimoagoa edo handiagoa izango da, luzeagoa edo laburragoa… Dena da posible, esperimentatu egingo dugu”.
Jon Martinek ere azaldu ditu saioaren nondik norakoak:
Lehen emanaldiak hauek izango dira:
Martxoaren 22an. Gallartako (Bizkaia) Argia jatetxean, 22:00etan. Estanga eta Martin ariko dira bertan.
Apirilaren 13an. Iruñeako La Hormiga Atomica liburutegian, 20:00etan. Aimar Karrika bertsolariarekin ariko da Estanga.
Maiatzaren 23an. Bilboko Santutxuko Begoña auzo etxean, 19:00etan.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.