Asteburuan piraguismoko Espainiako Pista Txapelketa egingo dute Sevillan eta Irungo Santiagotarrak Kirol Elkarteak hamabi palistez osaturiko taldea bidaliko du bertara. Txapelketa larunbatean eta igandean izango da. Lehenik, sailkapen probak egingo dituzte eta soilik kanporaketetan aurrera egiten dutenek aukera izango dute txapelketan parte hartzeko.
Santiagotarrak taldeko piraguistak
- Kadete Maila: Oihan Sayar, Jon Moreno, Igor Nieto, Aitor Gorrotxategi, Eneko Egiguren, Maddi Exposito eta Ainhoa Hidalgo.
- 23 urtez azpikoen Maila: Olatz Zabala
- Helduen Maila: Jorge Van Horenbeke eta Javier Herrera (C-1ean parte hartzen duen bakarra).
- Beteranoen Maila: Pedro Martinez eta Esteban Arakama.