Txakurkrosa Oarsoaldean taldeko Naiara Casi donostiarrak Gipuzkoako txapelketa irabazi zuen igandean Errenteria-Oreretan jokatu zen txakurkros lehian. Gizonetan, Pedro Etxeberria Zumaiako korrikalariak jantzi zuen txapela.
Txapelketaren antolatzaile Txakurkrosa Oarsoaldean taldeko beste korrikalariek ere maila ona eman zuten, Casiren atzetik, bigarren tokian bukatu zuen lasterketa Aida Malesek ere. Gazteetan ere Jon Perez Gipuzkoako Txapeldun izan zen. Era berean, Patxi Azpiazu hirugarren geratu zen beteranoetan, eta laugarren, Jose Ramon Ortuoste.
Antolatzaileek zeukaten kezka parte hartzaren eskutik zetorren. Izan ere, egun berean Espainako Elur Gaineko Txapelketa jokatu zuten, eta Errenteriako Txakurkrosean aurreko urteetan parte hartu duten korrikalari asko hara joatea espero zuten. Azkenean, ordea, espero baino “partaidetza handiagoa” izan zutela adierazi du antolakuntzak: 93 korrikalari lasterketa nagusia, eta 41 haur Txakurkros Txikian.