Mikromezu eta kartel lehiaketaren sariak bihar banatuko dituzte
Kontsumitzailearen Eskubideen Nazioarteko Egunaren haritik, bosgarren aldiko mikromezu eta kartel lehiaketaren sariak banatuko dituzte Irungo Udalean. Aurten 188 lan aurkeztu dituzte hiriko ikastetxeetako ikasleek, 105 mikromezu eta 83 kartel. Aurtengo gaia krisi garaian kontsumitu izan da.
18:00etan banatuko dizkiete sariak saridunei. Aurtengo epaimahaia Pedro Alegre delegatuak, Belen Martinez Acubiko idazkariak eta Mikel Zabaleta Irungo Udaleko Omiceko arduradunak osatu dute.