Lan berria aurkeztuko du bihar Jon Martin oiartzuarrak
Bat-batean izena du Jon Martin oiartzuar bertsolariaren azken lanak. Bihar goizean aurkeztuko du Donostian, Oskar Estanga eta Migel Mari Elosegi Luze bertsolariekin batera. “Beraien doinuez gain, munduko musikaren melodiez eta erritmoz jantziko duten emanaldia” izango da, Lanku Bertso Zerbitzuak komunikazio arduradunak jakinarazi duenez.