Bihar egingo dute lokalak arautzeko prozesuko lehen bilera
Errenteriako Gazteria Sailak gogorarazi duenez, gazteen lokalak arautzeko prozesu parte hartzaileko lehen fasea bihar hasiko dute. 17:00etan bilduko dira Torrekuan, eta herriko gazte guztiei zuzenduta dago. Udalak gazte guztiak animatu ditu prozesuan parte hartzera, “euren iritzia ezinbestekoa da eta”.