Artisautza eta berrikuntza oinarri dituzten jardunaldiak antolatu ditu Artiola artisau elkarteak bihartik igandera arte Errenteria-Oreretako Merkatuzarren. Jardunaldien zutabeetako bat
Kaikua oinarri erakusketa izango da. Kaikuen diseinu lehiaketara aurkeztutako lanik onenak ikusteko aukera izango da Merkatuzarren hurrengo ostegunera arte. Horrekin lotuta, hainbat ekitaldi egingo dituzte, hala nola, Santi Oteiza Erratzuko kaikugileak kaikua egiteko teknika tradizionala erakutsiko du. Horrez gain, diseinu lehiaketaren sariak ere banatuko dituzte etzi.
Kaikua ez da, ordea, ekintza bakarra izango eta beste artisau lanak ere kontuan hartuko dituzte; hala nola, joskintza. Igandean, artisautza eta modaren gaineko mahai ingurua egingo dute, Tytti Thusberg diseinatzaile eta jostunarekin, Charo Iglesias kapeluginarekin eta Taller Harri(d)urako kide batekin. Era berean, bisita gidatua egingo du Balentziaga museora.
Horrez gain, Albaola eraikitzekoa den San Juan baleontzia ere izango dute hizpide. Mikel Leoz Albaola erakundearen itsas ondarearen teknikariak hitzaldi bat emango du.
Sarrera librea izango da, eta parte hartzea guztiz irekia da.
EGITARAUA
Bihar
- 16:00-16:30: Akreditazioak.
- 16:30-17:00: Inaugurazioa. Agintariak eta Artiolako ordezkaria.
- 17:00-17:45: Sarrera txostena: Artisautza eta Berrikuntza. Beharrezko erronka/binomioa. Blanca Garcia Agullo Fundesarte fundazioko idazkari teknikoarekin.
- 17:45-18:15: Eztabaida.
- 18:15-18:45: Atsedenaldia.
- 18:45-19:30: Berrikuntza euskal musika tradizionalean, Kepa Junkera musikari eta konpositorearekin.
- 19:30-20:00: Eztabaida.
- 21:00: Afaria.
Etzi
- 09:30-10:30: Berrikuntza Diseinuan: Martin Azua diseinatzaile eta Bartzelonako Elisava Goin Mailako Diseinu Eskolako irakaslearekin.
- 10:30-11:00: Eztabaida.
- 11:00-11:15: Atsedenaldia.
- Goizean zehar: Santi Oteiza Erratzuko kaikugileak kaikua egiteko teknika tradizionala erakutsiko du.
- 11:15-12:15: Saiakuntza berriak zurarekin, artisauen mahai ingurua. Ana Aldana diseinua eta altzarigintza, Jose Pablo Arriaga eskultore eta altzarigilea, Joseba Burusko eskultorea. Moderatzailea lanetan ibiliko da Martin Azua.
- 12:30-13:00: Eztabaida.
- 13:00-13:30: Kaikua oinarri Diseinua Lehiaketaren sari banaketa.
- 14:00: Bazkaria.
- 16:00-17:00: Donostia 2016 eta Artisautza. San Juan baleontzia, Mikel Leoz Albaola erakundeko itsas ondarean teknikariaren eskutik.
- 17:00: Eztabaida.
- 17:30-17:45: Atsedenaldia.
- 17:45-18:30: Produktuaren aurkezpena eta stand baten diseinua, Jon Joseba Arakama erakusleiho apaintzaile eta Berlingo Premiun Exhibitionseko sariduna.
- 18:30-20:00: Tailer praktikoa: Nola diseinatu marka bat, Martin Azua zuzendua.
- 21:00: Afaria.
Igandean
- 10:00-11:00: Artisautza eta Moda, joera berriak mahai ingurua, Tytti Thusberg diseinatzaile eta jostunarekin, Charo Iglesias kapeluginarekin eta Taller Harri(d)urako kide batekin. Txema Garcia Amianok moderatuko du.
- 11:00-11:30: Ondorioak eta itxiera ekitaldia.
- 11:30-14:00: Balenciaga museoan bisitaldi gidatua.
- 14:30: Bazkaria Getarian.