Atzo arratsaldean Parisko Epaitegiak ETAko kideen kontrako epaia eman zuen eta Ander Mujika sanjuandarrari 18 urteko kartzela zigorra ezarri diote. 2008an Landetan Orioko familia bati furgoneta lapurtu eta Oropesan (Herrialde Katalanak) atentatu bat egiten saiatzea leporatuta hamar pertsona epaitu dituzte Parisen; otsailaren 18an
hasi zen epaiketa.