Antxoko Jaizkibel Mendizale Elkarteak Zuberoako Biraren barruko azken etapa egingo du hilaren 17an (igandean). Iratiko Etxolen eta Ahuski arteko bidea egingo dute, tartean Eskaleramendi mendia igoz. 8,5 kilometroko bidea da, eta igotzeko 400 bat metro dituzte, “dena ondo badoa, erraz egiteko modukoa da”, esan dute mendizale antxotarrek.
Hala ere, Jaizkibeldik esan diete joan nahi dutenei adi egon behar dutela, elurra egingo balu errepideetako egoeraren berri izan beharko luketelako. Hortaz,
taldearen webgunean beharrezko informazio guztia prest izango dutela jakinarazi dute. Etapa hau ezingo balitz egin —aurrerago ere bertan behera utzi behar izan dute—, Arabako Lautadako Bira Integralari ekingo diotela esan dute antxotarrek.
Bestalde, Jaizkibelek Oarsoaldeko eta Bidasoko Eskolarteko Ibilaldi Neurtua antolatu zuen joan den igandean.
Horren gaineko argazkiak jarri dituzte ere euren webgunean.