Oiartzun Azmarrin taldeak, bigarren hitzaldia antolatua zuen aspaldi, martxoaren 20rako. Hitzaldia antolatu zutenean, ez zegoen antolatuta 197/2006 doktrina derogatzeko eskatzeko
burrunbada auzoetan. Hala ere, antolatzaileek zehaztu dute, hitzaldira ere joan nahi dutenek aukera izango dutela burrunbadan parte hartzeko. 20:00etan, etenaldia egingo dute, hala nahi dutenek burrunbadarekin bat egiteko. Bukatu ondoren, hitzaldiarekin eta solasaldiarekin jarraituko dute.
Manuel Lekuona Bibliotekan izango da hitzaldia 19:30ean, baina gaia
lehenengoaren (krisia) ezberdina izango da:
Hego Amerika, gure ipar? izenburua jarri diote. Honako galderak landuko dituzte: Eraso neoliberalaren aurrean, zer egingo du Hego Amerikak? Norantz doa? Noratz goaz gu? Luismi Uharte EHU Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea eta Hego Ameriketako gaietan aditua izango da hizlaria. Ondoren, solasaldi irekia izango da.