Hilaren 23an lehen urteurrena ospatuko du Hondarribiko Hiruzta Txakolin upategiak eta bertso-bazkaria egingo dute ospatzeko. Sebastian Lizaso eta Andoni Egaña gonbidatu dituzte eta trikitilariak ere izango dira giroa alaitzeko. Bazkarirako animatzen direnak uzta berriko txakoliña dastatzen lehenak izango dira, egun horretan bertan aurkeztuko baitute 2012ko ardo zuri ekoitzi berria.
Bazkariko prezioa 40 euroan jarri dute eta bazkaria, txakoliñaren dastaketa eta, noski, bertso saioa eta ondorengo jaia barne daude. Interesaturik daudenek 943 64 66 89 telefono zenbakira deitu behar dute edo
posta elektroniko bat bidali, erretserba egiteko.