
Jatorria hainbat kontinenteetako herrietan duten pertsonak elkartu ziren larunbatean Olagarron
Guztion Artean senegaldarren elkarteak jardunaldi gastronomiko eta kultur anitza burutu zuen larunbatean Olagarro elkartean. Herrian bizi diren jatorri desberdinetako hainbat familia elkartu ziren, eta bakoitzak bere herrialdeko errezetak prestatu zituen, denen artean dastatzeko.
Errezetak
Etiopia
- Doro wet (tipula, olioa, oilaskoa, piperrauts mina, irina eta arrautzak).
- Frifir (tipula, olioa, irina eta ingera —Etiopiako zereala—).
- Shrowet (ilarrak, olioa, irina eta tipula).
Senegal
- Yassa (oilaskoa, piper berdeak, piper gorriak, piper horiak, tomatea, arrautzak, piperbeltz beltza eta arroza).
Ecuador
- Guatita (tripakiak, tipula, tomatea, piper berdeak, kakahueteak, patatak, arrautzak, baratxuriak, perrexila, gatza, olioa, eta kayeno edo achiote).
- Patacones (macho platanoa, frijitua).
Dominikar Errepublika
- Arepa (irina, esnea ebaporatua eta kondensatua, mahas pasa, azukrea, kanela eta malagueta).
Ukraina
- Endaladia Vicraiñana (patatak, azenarioa, arrautzak, ilarrak, york urdaiazpikoa, maionesa, pepinoa, ozpina, gazta eta piperbeltz beltza).
Nikaragua
- Gallo pinto (arroza eta babarrunak).
- Tostones (macho platanoa, frijitua).
Euskal Herria