Martxoari dagokion irteeran, Aiako Harriaren inguruan ibiliko dira Haurtzaro Ikastolako mendizaleak: Elurretxe-Ibarla ibilaldia egingo dute. 09:00etan aterako dira igandean (hilaren 17an) ikastolako aparkalekutik, autobusez. Gero, ibilaldirako, Aiako Harriaren azpian dagoen Elurretxeko lepotik abiatuko dira, eta tartean hamaiketakoa egingo dute. Ibarlan bukatuko dute, eta 13:30ak aldera itzuliko dira ikastolako aparkalekura.
Irteeran parte hartu nahi dutenek, ostirala dute izena emateko azken eguna. Horretarako, ikastolako idazkaritzatik pasatu daitezke. Ikasleek 4 euro ordaindu behar dituzte autobusagatik, eta helduek 6.
Bestalde, hiru ohar eman dituzte antolatzaileek:
- Komeni da aldatzeko arropa eramatea eta txango honetan linterna.
- Ibilaldira joaten diren ikasleen artean Sherpa Mendiko Tresnak dendak eskaintzen dizkigun opariak zozkatuko dira.
- Mendi Taldearen urteko irteeren informazioa eta irteeratako argazkiak ikastolako web orrian egongo dira: www.haurtzaroikastola.net (Mendi Taldea atalean klikatuta, ezkerraldean).