Delta hegala eta parapenteari buruz hitz egiten ari dira Errenterian
Atzo hasi ziren Delta Hegala eta Parapentea Jardunaldiak Errenteria-Oreretan. Hiru egunez, kirol horren inguruan hitz egingo dute, eta bihar izango da hurrengo zita. Lehenengo egunean delta hegalari buruz hitz egin bazuten, biharkoan, parapentean zentratuko dira. Bideo emanaldi batekin hasiko dira: Zero-8 miliatara, hegan, eta ondoren, Jorge Ibargoienek zenbait azalpen emango ditu kirol horri buruz. 19:00etan hasiko da ekimena, Txintxarri elkartean.
Larunbatean, berriz, kale erakusketa egingo dute: delta hegalak eta parapenteak jarriko dituzte Agirre Lehendakariaren plazan, 11:00etatik 14:00etara.