Datorren asteazkenean, hilaren 20an,
Ines del Rioren kasua berriro aztertuko dute Estrasbrugoko Giza Eskubideen Auzitegian. Europan oiartzuarrak ere entzun ditzaten, burrunbada antolatu dute: 20:00etan, elkarretaratze zaratatsuak egingo dituzte auzo guztietan. Horietan, “197/2006 doktrina derogatzeko, salbuespen neurriekin bukatzeko, kondena luzapenak bertan behera uzteko eta bizi arteko espetxe zigorrik ez ezartzeko” eskatuko dute, berriro.