Trintxerpeko Urgaiñ Gastronomia Elkarteak aro berriari ekitea erabaki zuen joan den larunbateko bazkideen batzarrean. Batetik, elkartearen egoitza lokal handiago batera eramatea hitzartu zuten, eta bestetik, bazkide kanpaina abian jartzea erabaki zuten. Horregatik, Urgaiñ-en zati izan nahi dutenei eskatu diete elkartearekin harremanetan jartzeko egitasmoaren berri izateko, eta hori astelehenero egin dezakete, 20:00etatik 21:00etara, elkartean bertan (Illunbe baserria, Trintxerpeko elizaren parean). Bestela,
elkartearen webgunean ere lor daiteke informazioa.