Udaberriko Ibilaldiak hamar urte beteko ditu hilaren 23an
Hilaren 23an, larunbatarekin, hamargarren ekitaldia izango du Donibane Lohizune eta Hendaia Donejakue bidetik elkartzen dituen Udaberriko Ibilaldiak. Hendaiako Merkatu Zaharrean bukatuko da eta krakada eta animazioak prestatuko dituzte antolatzaileek, 12:30etik aurrera. Gainera, Biriatutik Hendaiara doan ibilbidea egin nahi duten hendaiarrentzat, ATCRB konpainiak debaldeko autobus zerbitzua jarriko du, 08:00etatik 09:00etara, Gaztelu Zaharretik abiatuta.
Martxalariak 08:45ean abiatuko dira Donibane Lohizuneko Thiers etorbidetik eta, gutxi gorabehera, ordu erdi beharko dute Biriatuko Herriko Plazara iristeko. Bertan zain izango dituzte azken zatia egiteko bildutako ibiltariak.