Asteburuan egin dute Donostiako XVIII. Nazioarteko Piano Lehiaketa. Beti aurkeztu izan dira Ibargain Musika Eskolako pianistak lehiara, eta aurten ere bai. Hiru izan dira: Lidia Zaldua, Amaia Cortes eta Ane Sistiaga. Zalduak aipamena jaso du Oinarrizko Mailan, eta Sistiagak hirugarren saria Erdiko Mailan.
Guztira, 140 piano jole elkartu dira Donostian, Bartzelona, Madril, A Coruña, Valentzia edota Brasildik iritsitakoak.