
Iazko arrakasta errepikatzea espero dute
Hondarribiko Higer Merkatari Elkarteak V. Stock Azoka antolatu du astebururako. Herriko dendariekin batera, Hego Euskal Herriko hainbat lekuetatik etorritakoak elkartuko dira larunbat eta igandean Zuloaga kalean, lanak bukatuta dauden zatian. Bi egunez, hurbiltzen denak pagotxak eta denboraldiko produktuak prezio onean aurkituko ditu.
Higerretik jakinarazi dutenez, arlo askotariko erakusketariak jarriko dituzte, hala nola, ehungintza, osagarriak, bitxigintza, oparietarako produktuak, kirol arropa, haurren zapatak, eta abar. Aurreko lau ekitaldietan publikoaren erantzuna oso ona izan dela esan dute Higerretik eta, horregatik, ordutegi zabala ezarri dute, 11:30etik 20:30era azokaren bi egunetan.