Elena Rodriguez zilarrezko dominarekin
Oihana Goenagak urrezko domina (Haur Mailan, 50 libretan) eta zilarrezkoa (200 metro libretan) eta Elena Rodriguezek zilarra (Gazte Mailan, 100 bular proba). Hiru domina lortu dituzte Oarsoaldea Igeriketako igerilariek Palman (Herrialde Katalanak) egindako Espainiako Txapelketan. Oarsoaldea Igeriketatik jakinarazi dutenez, domina gehien lortu dituen Euskal Herriko taldea izan da.
Goenaga, gainera, 100 metro libre eta 200 metro estilotan laugarren geratu da, eta Euskadiko 14 urteko marka hautsi zuen 50 eta 100 metro libretan, eta Gipuzkoakoa 14 urteko marka 200 metro libretan.
Rodriguez, berriz, Euskadiko 15 urteko marka ezarri zuen 100 bular proban.
Aipagarriak izan ziren Ainhoa Goenaga eta Jon Aizpuruk egindako lana. Goenaga laugarren geratu zen Gazte Mailako 100 metro bizkar proban, eta Aizpuru, berriz, lehenengo sailkatu zen, baina gero nagusiagoen kontra lehiatu behar izan zuenez, 10.en geratu zen.
Igerilekua itxita
Larunbatean itxita egongo da Galtzarabordako igerilekua 14:30etik aurrera. Horren arrazoia igeriketa lehiaketa bat egingo dutela da. Bazkide zein beste erabiltzaileei Fanderiako igerilekua erabiltzeko eskatu diete.