Nafarroako Goi Mailako Kontserbatorioan kontzertua emango du flauta taldeak
Datorren astelehenean, hilaren 18an, kontzertua emango du Oiartzungo Flauta Taldeak Iruñean. 19:30ean izango da emanaldia, Nafarroako Goi Mailako Kontserbatorioan, Fernado Remacha auditorioan.
Emanaldiaren garrantzia nabarmendu du Iñaki Gurrutxaga taldearen zuzendariak: “Taldea bera musika eskola batetik ateratakoa da, eta goi mailako kontserbatorio batean emango du kontzertua”. Hain garrantzitsua izanik, ohikoak baino entsegu gehiago egiten ari dira musikariak, “maila emateko eta bertako ikasleak eta irakasleak aho zabalik uzteko”. Kontzertua askotariko abestiekin osatuko dutela iragarri du.