Musikak 357 ikasle bilduko ditu Amaian
Kontzertu pedagogikoen programaren barruan, Udal Kontserbatorioko orkestrak kontzertua emango du Amaia Kultur Zentroan bihar, 11:00etatik aurrera. Erain, El Pilar, Toki-Alai, San Vicente, Irungo La Salle eta Hirubide ikastetxeetako DBHko 3. mailako 357 ikasle joango dira Amaiara kontzertura. Pachebelen, Mozarten eta Dvoraken musika entzungo dute, besteak beste.