Gipuzkoako Preferente Mailan ari den Hondarribia Marlaxka Xake Elkarteko taldeak zalantzarik gabeko garaipena lortu du asteburuan Anaitasuna Kakuteren kontra (0,5-3,5) baina ezin izan du Urnieta liderrarekiko tartea murriztu, urnietarrek emaitza bera lortu baitzuten Astigarragan, Mundarrorekin. Liga amaitzeko bi jardunaldiren faltan, puntu eta erdi aurretik da Urnietako taldea —26 puntu dituzte eta 24,5 Marlaxka Ak—.
Hondarribiarrek Eibar A nahiko gertu dute atzetik —23 punturekin—, baina eibartarrek liga amaiera zailagoa dute. Lidergoa lortzeko, geratzen diren bi lehiak irabaztea eta Urnietak bietako batean huts egitea beharko luke Marlaxkak. Behintzat, urnietarrek baino hobe bukatu behar dute, bi puntu murrizteko —bi taldeeen arteko partidan Urnietak irabazi zuen, 1-3—.
Hondarribia Marlaxka Xake Elkarteko taldeen emaitzak
Lurraldeko Preferente Maila
- Anaitasuna Kakute A-Hondarribia Marlaxka A 0,5-3,5
Lurraldeko Lehen Maila
- Andoain-Hondarribia Marlaxka B 2-2
Lurraldeko Bigarren Maila. Jaitsiera fasea
- Hondarribia Marlaxka C-Iriondo C 2-2
Lurraldeko Hirugarren Maila. Igoera fasea
- Eibar B-Hondarribia Marlaxka D 4-0