Joan den asteburuan Gipuzkoako aulki mugikorreko Ligako bosgarren jardunaldia egin zuten Orion, eta Hondarribia Arraun Elkarteko kirolariek emaitza bikainak izan zituzten. Maila guztietan sailkapeneko lehen postuan jarri dira hondarribiarrak. Senior Mailan dagoeneko 109 puntu ateratzen dizkiote bigarren tokian dagoen Orioko taldeari.
Lineako bigarren proba izan zen Oriokoa, azaroan eta abenduan Bidasoan egindako hiru jaitsieren ondotik —otsailaren 9rako lineako beste bat zegoen iragarrita zegoen iragarrita, baina suspenditu zen—. Hurrengo proba hilaren 24an jokatuko dute, Orion ere.
Taldekako Sailkapena
Haurren Maila
- Hondarribia. 897 puntu.
- Santiagotarrak. 823 puntu.
- Orio. 693 puntu.
Kadeteen Maila
- Hondarribia. 2102 puntu.
- Santiagotarrak. 1297 puntu.
- Orio. 534 puntu.
Gazteen Maila
- Hondarribia. 1353 puntu.
- Ur kirolak. 424 puntu.
- Santiagotarrak. 404 puntu.
Helduen Maila
- Hondarribia. 631 puntu.
- Orio. 522 puntu.
- Santiagotarrak. 348 puntu.